XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Julen eguzkia hartzen hasi zen.

Eguzki gozoak gorputz osoa berotzen zion.

Zaintzaile lana ez zen hain gogorra; Ane, gustora zebilen koba barruan kantari haruntz-honuntz.

Gosaritan erabilitako ontziak garbitzen ari zen, koba atarian zegoen euri-potzu batetan.

Tim-ek handik edan ohi zuen egarri zenean, baina Aneri ezin hobeto zetorkion euri-potzu hura ontziak garbitzeko.

Honela esan zion Tim-i: - Bazekiat potzu honetatik edaten duala, baina zer egingo diagu ba, beste nonbaiten aurkitu beharko duk beste potzuren bat; ziur negok topatuko duala.

- Guau!- zaunka egin zuen Tim-ek, Dik eta Gorka bazetozela konturatu zenean.

- Utz itzazue txoko honetan - zioen Anek -.

Oheak ontzi garbiketa bukatu ondoren egingo ditiat.

- Ederki!- zioen Gorkak -.

- Goazen beste txilar batzuren bila.

- Ezeren berririk ba al zegon? - Julen gora igo dun itsasontzia zaintzera; zerbait begiztatzen badu, deiadar egingo din.

- Ni zain negon eta hi? - Benetan interesgarria izango huke - erantzun zion Dik-ek, txilarrak konturatu gabe Tim-en gainera boteaz -.

- O, barka. Tim. Ez nian uste hor hengoenik.

Anek pozik igaro zuen goiza, dena txukundu eta tolestatuz.

Kutxarak toki batean, sardexkak beste batean eta han, poteak.

Benetan jakigela dexentea prestatu zuen.

Ogiak zapi batetan bildu zituen eta toki freskoenean utzi zituen.

Hantxe bertan utzi zuen urontzia ere.